XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzimak: Gasolinaren erreketa gerta dadin, txinparta sortu behar dela dakigu.

Edo hobeto esanda, txinpartaren tenperatura lortu behar dela.

Modu berean, erreakzio gehienetan, txinpart antzeko zerbait behar da hasteko.

Dena den, organismo bizien kasuan erreakzio kimikoak tenperaturaren tarte txiki batetan gertatzen dira.

Organismoaren tenperatura ez da nahikoa erreakzioak hasteko.

Honela, ba, erreakzio organikoak has daitezen txinpart organikoak behar dira: entzimak.

Entzimak proteinazko molekulak dira, proteinaz gainera mineraleak eta bitaminak dituztelarik.

Bitamina gehienak B multzokoak dira.

Entzimek ezin dute funtzionatu minerale eta bitaminarik gabe.

Hortik atera kontuak, azken horiek duten garrantzia!.

EDUKIAK HARTZIDURA Oso aintzinadanik, Historiaurretik, gizona hartzidura izeneko prozesuaz baliatu da: Gaztak egiten zituen (bakteria batzuk sorturiko hartzidura) eta edari alkoholikoak egiten zituen (fruituen zumoetan legamiak sorturiko hartzidura).

Zapalduz, mahatsaren mustioa edo zumoa prestatzen da.

Baina ardoa lortzeko, hartzi egin behar da.

Hartziduren ezaugarri nagusia, molekula organikoetatik oxigenorik erabili gabe energia lortzea da.

Era desberdinetako hartzidurak daude: gaztarena, alkoholarena,...

Gai honetako egintzetan, legamiak glukosari eragitean sortzen dena aztertu dugu.

Hartzidura honetan anhidrido karbonikoa, alkohola eta tenperaturaren gehikuntza sortu dira.

Tenperaturaren goraketa hori, hartzidura prozesuan askatzen den energiaren kausaz gertatzen da.

Organismo bizietan energia hori ez da bero gisa galtzen, gure experimentuaren kasuan bezala.

Ostera pilatu egiten da, energiatan aberats den ATP produktuan.

ATP delakoa organismo biziek energia pilatzeko erabiltzen duten modua da.

Berez, hartzidura deitzen duguna, aldaketa kimikoen segida bat da.

Beraren bidez zeluletara pasatzen da janarietan zegoen energia (gure experimentuen kasuan, glukosaren energia).

Zuzenki, zelulak ezin du asimilatu eta bereganatu glukosak duen energia.

Baina glukosaren hartziketan lortzen den ATP produktua oso baliagarria da zelularentzat, energi iturri gisa.

Legamiazko zelula bizien argazkia (x1200).